Aviron eta Saint Jean de Luzek abantaila hartu dute lehenengo jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 5a, 00:00

hernani-BO. Argazkia: Iñigo Arizkorreta

Aviron Bayonnais eta Saint Jean de Luzek euren atzoko bi partiduak irabazi eta finala jokatzeko hautagai nagusiak dira gaur Landaren. Lohitzundarrek Hernani (5-24) eta El Valles (03-15) gainditu zituzten A multzoan. B multzoan Avironek 45-0 irabazi zuen Sant Cugaten aurka eta 45-7 Muguerreren kontra. Gauzak asko ez badira aldatzen biek jokatuko dute gaur finala. Taldeetako bigarren postuari begira Hernanik ongi bideratu du postu hori Biarritzi 7-5 irabazi ondoren. B multzoan Sant Cugat da bigarren geratzeko talde faboritoa. Les Abelles eta Biarritz izango dira ziurrenik hirugarren eta El Valles eta Muguerre laugarren.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!