Ederra bigarren eskuko azoka

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 5a, 00:00
Amherren lokalean egin zen azokan denetik aurkitu ziteekeen.

Amherren lokalean bigarren eskuko doako azoka jarri zen ostiralean. Amherrek baliabideak berrerabiltzearen aldeko apustua egiten du, «bizi dugun kolapso ekologikoaren aurrean eman daitezkeen laguntzetako bat baita». Azoka hori beste batzuetan baino haundiagoa izan zen eta jende asko hurbildu zen laster aldatuko duten lokalera. «Une egokia iruditzen zaigu ikasturtea hasten den une honetan gehien urratutako ekonomietan laguntzeko. Herritar guztientzat zabalik egon zen, nahiz eta hurbildutako gehienak elkartekoak izan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!