Kantuz Abesbatzak bihar hasiko ditu berriz ere entseguak Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 5a, 00:00

«Koru hau ahots berrietara irekita dago eta nahi duena hurbildu daiteke Milagrosara», diote abesbatzatik.

Urtero bezala, udako atsedenaldiaren ondoren, Kantuz Abesbatzak 2021-2022 ikasturteko entseguei ekingo die, Covid-19a dela eta Abesbatzen Federazioak ezarritako protokolo guztiekin.


Lehenengo entsegua Milagrosan izango da bihar bertan, arratsaldeko 19:15etan hasita eta abesbatzatik jendea animatu nahi dute hurbildu eta beraien jarduna ezagutzera. «Koru hau ere ahots berrietara irekita dagoela jakin ezazue, kantatzea atsegin baduzue, hurbildu zaitezte eta proba ezazue, ez zarete damutuko», diote abesbatzatik. Horretarako astelehenetan edo asteazkenetan hurbildu daiteke edozein Milagrosara 19:15etatik 20:30etara. 


Kantuzekin kontaktuan jartzeko ondoko bideak ere erabili daitezke: 688 728 996 telefono zenbakira deitu, www.kantuzabesbatza.eu erabili edota kantuz-abesbatza@gmx.com posta elektronikora idatzi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!