Aitor Ruiz de Eginoren 'Marra okerrak' erakusketa berria ikusgai, bihartik iraila amaiera arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 5a, 00:00

Biteriko erakusketa gelan jarri ditu ikusgai bere lanak. Egile hernaniarrak dioenez, «lan honek egiten dudana zer den adierazten du».

Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak Marra okerrak erakusketa berria jarriko du ikusgai bihartik irailaren 30era arte, Biteri kultur etxeko erakusketa gelan.  Aitor Ruiz de Eginok bere erakusketa zer den azaldu du: «Aspaldi daramat nere lana hitz gutxitan explikatzeko ahaleginetan. Zaila gertatzen zait hitzen bidez zer egiten dudan adieraztea. Ba Marra okerrak hitzak, ederki adierazten du arte munduan aspalditik egiten dudana».


Marrazkietan marrak egin izan ditu betidanik, marrak elkartuz natura, bizitzako elementu desberdinak modu abstraktoan irudikatzen saiatzen da. «Espazioan marrak ditut garrantzitsuenak, marra okerrak. Ez naiz batere perfekzionista eta hori nere marretan ikus daiteke. Marra okertuak, desproportzionalizatuak, zikinak, plano desberdinetan elkartzen direnak egiten ditut».


Eskulturan ere marra okerrak dira protagonista bere lanetan. «Marra okertu horiei esker nere barne mundua adieraztea laguntzen dit, eskulturetan sortzen diren hutsuneak, oso pertsonalak eta nere lanaren adierazle bihurtzen dira. Marra hauek nere lan orokorraren aldagai nagusiena dela ohartuz, omenaldi xume bat egin nahi izan diet erakusketa horrela izendatuz», dio artista hernaniarrak.


Pandemiako 2 urte hauetan lan asko egin dituela dio. «150 pintura, marrazki inguru egin ditut. 20 zeramika inguru. 15 porespanean egindako eskulturak, 4 aluminiora pasa ditut. Aluminio txaparekin egindako paretan jartzeko muraltxoak…Azkenean tamainu handiko sei margo, 21 ertain. 10 zeramika. Aluminiozko lau eskultura. Eta berritasun bezela aluminioan inprimitutako 10 'marrazki', bakoitza 20 piezetara serieatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!