Eskubaloiko ate irekiak, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 4a, 00:00

2021 eta 2022 eskubaloi denboraldia hastear dago, eta denboraldi aurrearen baitan, datorren astelehenean eta asteazkenean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, Hernaniko kiroldegian, infantil mutilei zuzendutako ate irekiak antolatu dira. Saio horien helburua eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutaraztea izango da eta horrez gain, «kirol honen praktikarekin ondo pasatzea». Hernaniko 2008 eta 2009 urteetan jaiotako mutiko guztiei egin die deia Hernaniko Eskubaloi klubak; «eskubaloia proba dezaten nahi dugu, eta nahi izanez gero gure klubean sartzeko aukera izango dute». Izena emateko eskubaloiko webgunean dagoen formularioa bete behar da edo 654 779 437 telefonora WhatsApp bat bidali.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!