Hernaniko Antziola auzoan, Kimerak zentro bakarra zuen orain arte, baina datorren astean, bigarren zentro berri bat irekiko du Antziola 10 zenbakian, kalitatezko zerbitzu terapeutikoa eskainiz. Hirugarren zentro bat ere badu, Astigarragan kokatua.
Guztira 17 urte eta erdi igaro dira Kimera Fisioterapia zabaldu zenetik, eta gaur egun arte, tinko jarraitzen du. Roberto Dos Santos proiektu honen aitzindari eta eragileak aipatu du kalitatezko zerbitzu terapeutikoak eskaintzen direla bertan; «puntako teknologian oinarritzen gara, eskuen trebetasuna alde batera utzi gabe, pazienteen sendatzea helburu nagusi hartuta».
Kimerako filosofiari leial izanda, Roberto Dos Santosek urrats haundi bat eman du, aipatu moduan: jatorrizko zentrotik metro gutxira beste zentro berri bat irekiko du etzi, irailaren 6an hain justu.
Bigarren zentro honek, zerbitzu berriak eskainiko ditu, eta bi unitate mediku eskainiko dira: Alde batetik Traumatologia eta Ekografia. Hortaz arduratuko da Javier de la Fuente doktorea. Eta bestetik, Mina eta Bizkar-hezur zirugia eta Francisco Fasano doktorea izango da zerbitzu horretako burua.
Astelehenean irekiko den Kimera bigarren zentro honek, beste zerbitzu berri bat ere eskainiko du, eta honakoa izango da: Lesioak berregokitzea. Zerbitzu honetan, arreta haundiagoa jarriko da kamilatik kanpoko lan aktiboetan eta Robertok dio «ekipatuta eta egokituta» dagoen gimnasioa ere erabiliko dela zerbitzu hau emateko.
Kimera zentro berriko profesional guztiek, hau da, fisioek eta medikuek, «pazientearen eta haren patologiarentzat egokiena den tratamendua erabiliko dute» dio Robertok. Hori kontutan izanik, pazienteekin «gertutasun bat izango dugu, hauek zainduz, honela pazienteen errekuperazioa ahalik eta arrakastatsuena izatea lortuko dugu. Eta horretarako etengabeko komunikazioa landuko da paziente eta adituen artean» gaineratu du Kimerako aitzindaria den Roberto Dos Santosek.
Gainera, proiektu berritzaile honetako profesionalek etengabeko prestakuntza dute, Roberto Dos Santos bera erreferentzia nagusia izanik.
Ospe haundiko fisioterapia zentroa da Kimera
Gaur egun, eta urteen esperientziarekin, ospe haundia irabazi duen zentroa da Kimera Fisioterapia. Hernanin bigarren zentro bati emango zaio ongi etorria astelehenean, eta bertan teknika fisioterapeutiko ugari eskainiko dira, hala nola: Indiba Active, Neuromodulazioa, txoke-uhinak... Horrez gain, Robertok dio tailerrak antolatuko direla; «egoera fisikoa hobetzeko eta lesiorik ez izateko».
Zentro berrian eskainiko den beste teknika bereizgarri eta berrietako bat Nesa da, eta Robertok zerbitzu honen nondik norakoak azaldu ditu: «neuromodulazio ez-inbaditzailean oinarritutako sistema berreskuratzailea da, hau da, Nesa XSignal teknologia, mingarriak ez diren azken belaunaldiko bulkada elektriko koordinatuak erabiltzean oinarritzen den tratamendu-sistema bat da. Zerbitzu honen indikazio nagusiak min kronikoa eta loaren kalitatea hobetzea dira».
Kimerarekin harremanetan jartzeko hainbat bide
Kimerako zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duen orok, edo zentroko profesionalen batekin ordua hartu nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 943 32 15 86. Ordu hauetan deitzea gomendatu du Kimerak: goizeko 09:30etatik arratsaldeko 19:30etara bitartean. Bestela, Whatsapp mezu bat bidali daiteke zenbaki honetara: 638 421 060. Kimera zentrora bertaratzeko aukera ere badagoela azaldu du Roberto Dos Santosek, «astelehenetik aurrera, bai Astigarragan zein Hernanin dauzkagun zentroetara»