Aspertzeko tarterik ez Osiñagan, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 4a, 00:00

Antzerki emanaldia, aizkolariak, bazkaria Iparragirren eta musika emanaldia izango dira.

Osiñagako Auzo Elkarteak antolatuta, hainbat ekintza izango dira hilaren 12an, Iparragirre sagardotegian. Auzoko festak ospatzea ezinezkoa izan zen joan den ekainean, baina osasun egoera hobetu denez, egun berezia antolatzea erabaki dute auzotarrek. Hori horrela, goizetik hasita arratsaldera arte, zeregina izango da Osiñagan.

Haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat prestatu dute egitaraua, eta jarduera guztiak Iparragirren izango dira.

Aspertzeko tarterik ez da izango. Hain justu, goizeko 11:30etan hasita, Tomaxen abenturak antzerki emanaldia eskainiko da. Etxeko txikienei zuzendutako emanaldia da, baina herritar guztiei luzatu diete deialdia. Ondoren, 12:30ak aldera, aizkolarien txanda helduko da. Bi bikote arituko dira elkarren aurka: Nerea Sorondok eta Jokin Urretabizkaiak aurrez aurre izango dituzte Suharri Paolla eta Laiene Pikabea.

Ondoren, 14:00etan, bazkari goxoaz gozatuko dute Iparragirre sagardotegian. Prezioa 35 eurokoa da eta izena emateko aukera dago oraindik, irailaren 7ra arte, 649 493 920 telefono zenbakira deituta. Eta, eguna amaitzeko, Andoni Ollokiegi arituko da kantuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!