Zazpi talde indartsuren bisita gaur eta bihar, Landaren jokatuko den 18 urtez azpiko Nazioarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 4a, 00:00

Gaur emango zaio hasiera 18 urtez azpiko Nazioarteko Txapelketari.

Hernani, Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique, San Juan de Luz, Mouguerre, Sant Cugat eta Les Abelles taldeak hartuko dute parte Hernanin jokatuko den 18 urtez azpiko Nazioarteko Txapelketan.

18 urtez azpiko mailarako nazioarteko txapelketa antolatu dute  gaur eta bihar Landaren.

Gaur emango zaio hasiera txapelketa honi. Hala ere, El Salvador taldeak ezin izango du Hernanin egon  azken orduko aldaketengatik eta Covid-19aren eraginez.

Ohorezko B Mailan eta 23 urtez azpiko maila nazionalean arituko diren taldeek gaur arratsaldean jokatuko dituzte motorrak berotzeko partiduak. Boucau Tarnos taldearen bisita jasoko dute bi taldeek. Gazteenek, arratsaldeko 16:00etan izango dute lehia Landaren eta nagusiak, berriz, arratsaldeko 17:30etan hasiko dira.

 

III. Melokotoi errugbi txapelketa

Emakumezkoen errugbiak ere izango du garrantzia gaurkoan. Izan ere, III. Melokotoi errugbi txapelketa antolatu da Zizurkilen eta bertan izango dira Hernaniko neskak. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera txapelketari, eta honako talde hauek hartuko dute parte: Hernani, La Unica RT, Biarritz Olympique eta Bera Bera RT.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!