Barrenetxea IV.a eta Ansa II.aren norgehiagokak erabakiko du zein erremontista pasako den final haundira

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 4a, 00:00

Barrenetxea IV. erremontista hernaniarra material aukeraketan.

Ansa urnietarra bigarren sailkatu da finalaurrekoetan 8 punturekin eta Barrenetxea IV.a berriz hirugarren, 6 punturekin. Gaur jokatuko dute finalaurrekoa Galarretan, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Abuztuaren 30ean ligaxka itxi zen Ansa II urnietarraren eta Barrenetxea hernaniarraren aurkako norgehiagokarekin, eta gaurko finalaurrekoan Urumea bailarako bi pelotari hauek izango dira protagonista nagusiak. Arratsaldeko 15:15etan hasiko da jaialdia Galarretan, eta finalerdiari 16:30etan emango  zaio hasiera.

Barrenetxea IV jadanik finalerdietarako sailkatua zegoen, eta Ansa II.ak 17 tanto egin behar zituen gaurko finalerdia jokatzeko, eta helburuak argi bete zituen. Hau horrela, Ansak II.k bigarren amaitu zuen, sailkapenean, zortzi punturekin. Urriza 12 punturekin finalerako sailkatu da zuzenean, eta lehenengo postuan doa. Ansa II.aren atzetik berriz, Barrenetxea  sailkatu zen, 6 punturekin. Eta sailkapeneko azkena Juanenea doa, hiru puntu lortuta.

 

Final haundia, datorren asteburuan

Gaurko finalaurrekoa aipatu moduan, Ansa II eta Barrenetxea IV.ren artekoa izango da, eta final haundia datorren asteburuan jokatuko da, hilaren 11n.  Beraz gaurko partiduan erabakiko da zein erremontistak jokatuko duen final haundia, Urrizaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!