'Yijaaa!' ikuskizuna, Latsunbe Berrin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 3a, 00:00

Latsunbe Berri eta Marielutseko Iturritxo Elkarteak antolatuta, hainbat ekintza izango dira, gaur eta bihar, Latsunbe Berriko pistan. Gaurkoan, Yijaaa! ikuskizun familiarra izango da, 18:00etan hasita. Aforoa mugatua da eta, gehienez ere, 100 pertsonarentzat egongo da lekua. Hala ere, ez da aurretik gonbidapenik eskuratu behar. Bihar, berriz, puzgarriak jarriko dituzte haurrentzat, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Euria eginez gero, Atsegindegin izango dira jarduerak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!