Ederki hasi da Tilos 7 Pasa pala Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 3a, 00:00

Tilos 7 Pasa txapelketako lehenengo jardunaldia, astelehenean.

Astelehenean jokatu zen lehen jardunaldia, eta etzidamu emango diote jarraipena. 

Astelehenean ekin zioten aurtengo Tilos 7 Pasa pala txapelketari. Denera, 56 bikotek parte hartuko dute aurtengoan, 4 mailatan sailkatuta: lehenengo maila, bigarrena, herrikoia eta neskena.  

Ligaxkan, 62 partidu jokatuko dira 4 astetan, astelehenetik ostegunera bitartean.  Eta erritmo hori hartuta, astelehenean, hilaren 6an, emango diote jarraipena. Lehenengo norgehiagoka 18:45etan hasiko da; Agirrek eta Manterolak jokatuko dute Pauloren eta Xubanen kontra. Arratsaldeko bigarrenean, berriz, Lizeagak eta Gurutzeagak aurrez aurre izango dituzte Iurramendi eta Iurramendi, 19:30etan. Eta, azkenik, 20:15etan, Tapiz eta Arriola Juareztarren kontra arituko dira.

Asteartean, asteazkenean eta ostegunean ere izango dira partiduak. Astelehenean ez bezala, lau norgehiagoka ikusi ahal izango dituzte Tilosetara bertaratzen direnek. Lehenengoa 18:00etan hasiko da eta arratsaldeko azkena, aldiz, 20:15etan.

Partidu biziak izan dira orain artekoak, eta jende ugari bertaratu da txapelketa ikustera. Herenegun, Muñoak eta Otxandok 22-17 irabazi zieten Telejedorri eta Urdalletari. Erdoziatarrek, aldiz, 22-14 galdu zuten Cisneros eta Elosegiren aurka. Lujanbiok eta Zabalegik 22-18ko markagailuarekin garaitu zituzten Amondarain eta Lujanbio. Eta, azkeneko lehian, Izquierdok eta Aizkorretak 22-20 irabazi zuten Dani eta Ekhiren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!