Oinarrizko formakuntza, bideoen edizioa eta beste asko, KZ Gunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 3a, 00:00
Iraileko ikastaroak aurkeztu ditu Hernaniko KZ Guneak.

11 ikastaro aurkeztu dituzte, eta aurrez aurrekoak, urrunekoak edo bideokonferentzia bidezkoak izango dira. 

Ikasturtea hastearekin batera,    plangintza zabala aurkeztu du KZ Guneak. Denera, 11 ikastaro prestatu dituzte, eta guztiak hilabete honetan izango dira. Gainera, hainbat modalitatetan landuko dituzte guztiak; zehazki, aurrez aurrekoak, urrunekoak, edota konferentzia bidezkoak izango dira. Beraz, norberak nahi duen modura aukeratu ahal izango du eskolak jasotzeko modua.

Denetarik landuko dute ikastaro hauetan. Besteak beste, enplegu-bilaketa, komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-Administrazioa. 


Izena eman behar da, aldez aurretik

Ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, hainbat bide daude. Batetik, KZGunera bertaratuta, aldez aurretik hitzordua eskatuta 943 023 650 telefono zenbakian. Astelehenetik ostiralera bitartean dago irekia, Nafar kaleko 18 zenbakian, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bestetik, telefonoz ere eman daiteke izena: 943 023 650. Eta, azkenik, KZ Guneko webgunean ere egin daiteke izenematea: www.kzgunea.eus. Azken bi kasuetarako, nahitaezkoa da KZ Guneko erabiltzailea izatea. 
Horrekin batera, KZ Gunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek, bideotutorialak kontsulta ditzakete KZguneaTic YouTubeko kanalean. Era berean, informazio gehiago nahi dutenek, https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak estekan kontsulta dezakete ikastaroen zerrenda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!