Iñigo Llopisek diploma lortu du 400 libre proban Paralinpiar Jokoetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 1a, 00:00

Iñigo Llopisek zazpigarren amaitu zuen atzo estilo libreko 400 metroko gizonezkoen S8 mailako finalean Tokyoko Paralinpiar Jokoetan. Beraz, egun bat aurretik 4x100 libreko erreleboan lortutako emaitza berdina lortu zuen. Gogoratu, 100 metro bizkar estiloan zilarra leporatu zuela aurreko astean. Orain, bere ibilbidea amaitzeko azken erreleboa geratzen zaio, 4x100 estiloetako erreleboa. Bestalde,  Nahia Zudaire zubietarra laugarren izan zen estilo libreko 400 metroko emakumezkoen finalean eta dominetatik oso gertu geratu zen. 200 estiloetako arantza atera zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!