Oporraldia modu aktiboan amaitzeko ikastaroak gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 1a, 00:00

Bost egunekoak izango dira eta eskalada ikastaroa astelehenean hasiko da eta piragua ikastaroa irailaren 13an.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak bi ikastaro antolatu ditu udako oporrak modu aktiboan amaitzeko. Nerabeei zuzenduta eskalada ikastaroa antolatu da eta irailaren 6tik 10era bitartean izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Kaxkardi Kirol Elkartearen eskutik, 12-17 urte bitartekoek eskaladan trebatzeko aukera izango dute Santa Barbaran.  


Gazteei zuzenduta piragua ikastaroa ere egongo da. Hori, irailaren 13tik eta 17ra izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:00etara. Kaxkardi Kirol Elkartearen eskutik, piraguan ibiltzeko aukera izango dute. Topagunea Fagollagan izango da. 17 eta 30 urte bitartekoek parte hartu dezakete. 

Ikastaroak doakoak dira eta 10 euroko fidantza eskatuko da
Ikastaroak doakoak dira, lehen egunean ordainduko den 10 euroko fidantza eskatuko delarik. Saio guztietan parte hartzen bada, azken saioan dirua itzuli egingo da. Izen emate kopurua ikastaroak dituen plaza kopurua baino altuagoa bada, zozketa egingo da kasu guztietan. 

Izena eman daiteke eskaladan ostiralera arte eta piraguismo ikastaroan irailaren 10era arte
Izen-ematea online izango da, eta dagoeneko zabalik dago. Eskaladan izena emateko lotura da https://labur.eus/XKJNZ (irailaren 3ra arte). Piraguan izena emateko lotura da https://labur.eus/7uGbV (irailaren 10era arte).


Informazio gehiago gazteria@hernani.eus-era idatziz lortu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!