Hamar sarrera eskuragai finalerdi eta finalerako

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 1a, 00:00

Dobera eta Kronikako bazkide eta Kronikalariek Buruz Buruko Erremonte txapelketa nagusiko finalerdi eta finalerako hamar sarrera izango dituzte eskuragai. Larunbat honetan Ansa eta Barrenetxeak jokatuko dute finalerdia eta partidu horretarako hamar sarrera banatuko dira. Bazkide eta Kronikalari bakoitzak gehienez bi sarrera lortu ditzake eta eskatzen diren heinean banatzen joango dira hamarrak agortu arte. Finalerako beste hamar sarrerak ere modu berean banatuko dira. Sarrerak bulegotik pasata, Larramendi 11, edo 688 660 714 edota 943 33 08 99 telefono zenbakietara deituta eskuratu daitezke ostiralerarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!