'Zinema, gazteria eta migrazioak' proiektuko azken ekitaldia, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 31a, 00:00

Irailean sartzearekin batera, bi ekintza antolatu ditu Amherrek aste honetarako. Batetik, Zinema, gazteria eta migrazioak proiektuaren azken ekitaldia, ostegunean. Azken hori Biterin izango da, eguerdiko 12:00etan. Aforoaren kontua dela eta, soilik bertaratu ahal izango dute programan parte hartu dutenek. Eta, bestetik, bigarren eskuko azoka izango da ostiralean ordu eta leku berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!