Indartsu hasi da Tilos 7 Pasa

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 31a, 00:00

Josu Oiagak tanto ederra lortu zuen Tilos 7 Pasan.

Tilos 7 Pasa atzo hasi zen, Agirre eta Manterola eta Oiaga eta Zubeldiaren arteko partiduarekin. Ondoren Lizeagak eta Gurutzeagak Letamendiaren eta Etxeberriaren aurka neurtu ziren eta, azkenik, Landerrek eta Bingenek Xikerren eta Aritzen kontra jokatu zuten. Gaur, berriz, beste hiru norgehiagoka izango dira.  Kerejetak eta Maziziorrek irekiko dute jardunaldia, Urien eta Antsotegiren aurka, 18:00etan. 18:45etan, Legarreta eta Olazabal Larretxearen eta Garmendiaren aurka arituko dira. Eta, 19:30etan, Azpik eta Lasartek aurrez aurre izango dituzte Ezkerra eta Urdangarin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!