Gabriel Zelaia plazan 'Paddington' 2' eskainiko da euskeraz, Zelabide auzo elkarteak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 31a, 00:00

Larunbatean gaueko 22:00etan proiektatuko da pelikula eta jaietako kartela aukeratzeko marrazkiak bertan entregatu daitezke.

Zelabide auzo elkarteak pelikula bat eskainiko du larunbatean, gaueko 22:00etan, Gabriel Zelaia plazan. Festen preludioa izango da eta proiektatuko den filma Paddington 2 izango da. Euskeraz publiko guztientzako pelikula da, ikusle kopurua mugatua egongo da eta hurbiltzen direnak eserita egon beharko dute.


Festetako kartelerako marrazkiak eraman daitezke
Zelabide auzo elkarteak aurten festak antolatuko ditu eta jaietarako kartela zein izango den jakiteko marrazki lehiaketa moduko bat antolatu du. Larunbatean bertan, nahi duenak marrazkiak eraman ditzake Gabriel Zelaia plazara aukeraketan partehartzeko. 14 urte arteko gazteek parte hartu dezakete kartela aukeratzeko marrazki 'lehiaketan'. 


Azkenik, egun berean jaietako kamisetak saltzen jarriko dituzte 10 eurotan. Zelabideko jaiak urriaren lehendabiziko asteburuan antolatzen dira eta pasa den urtean bertan behera geratu ondoren aurten berriz ere antolatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!