Azken astea dute herriko tabernariek, aurtengo Bakailao Astean izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 30a, 00:00

«Momentuko egoerak ahalbidetzen badu», Bakailao Astea izango da aurten, urriaren 4tik 17ra bitartean. Ekintza guztiak egitea ezinezkoa izango den arren, Tabernen Arteko Bakailao Pintxo Lehiaketa ziurtatuta egongo da. Antolatzaileek deialdia luzatu diete herriko tabernei, lehiaketan parte hartzera animatzeko. Datorren asteartea dute horretarako azken eguna, irailaren 7a. Izena emateko, hainbat bide daude: turismo informazio puntura bertaratuta; telefonoz 943 33 70 28 zenbakian; edo, turismoa@hernani.eus. Bazkideek, Berriak Elkartera deitu dezakete izena emateko: 943 33 20 49. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!