Gaur arratsaldean emango diote hasiera Tilos 7 Pasa pala txapelketari

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 30a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute lehenengo partidua, Agirre eta Manterola eta Oiaga eta Zubeldia bikoteek. Gero, beste bi izango dira.  

Gaur hasiko da aurtengo Tilos 7 Pasa pala txapelketa. Arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera urteroko txapelketa berezi honi, Agirre eta Manterola eta Oiaga eta Zubeldia bikoteen arteko partiduarekin. Amaitzean, beste bi izango dira: Lizeagak eta Gurutzeagak Letamendiaren eta Etxeberriaren aurka neurtuko dituzte indarrak, 18:45etatik aurrera; eta, azkenik, Landerrek eta Bingenek Xikerren eta Aritzen kontra jokatuko dute, 19:30etan.

Bihar, berriz, abuztuko azken egunean, beste hiru norgehiagoka izango dira.  Kerejetak eta Maziziorrek irekiko dute jardunaldia, Urien eta Antsotegiren aurka, 18:00etan. Jarraian, 18:45etan, Legarreta eta Olazabal Larretxearen eta Garmendiaren aurka arituko dira. Eta, eguna amaitzeko, 19:30etan, Azpik eta Lasartek aurrez aurre izango dituzte Ezkerra eta Urdangarin.


Datorren astean, bi jardunaldi

Astero, bi egunez jokatuko dira partiduak. Hori horrela, hurrengo bi jardunaldiak irailaren 6an eta 7an izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!