Ertzaintzak herritar bat atxilotu du Hernanin, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 29a, 10:27

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur, goizean goiz, pertsona bat atxilotu dute Hernanin. Azaldu dutenez, pilaketak saihesteko eta botiloiak ekiditeko bertaratu dira kaxkora. Baina berehala okertu da egoera, eta bi aldeen arteko liskarra sortu da. Azkenean, herritar bat atxilotua izan da. 

Ertzaintzak hainbat atxiloketen berri eman du gaur goizean. Horietako bat Hernanin izan da, gaur goizaldean. Hain justu, istiluak 04:30ak aldera hasi direla jakinarazi du bizilagun batek. Lo zegoela, oihuak eta jendearen kantuak entzuten dituela ohartarazi du, eta airera joandako bi pilota jaurtiketa ere entzun dituela baieztatu du. 

Informazio gehiago ez dagoen arren, beste hainbat herritan ere atxiloketak izan direla helarazi du Ertzaintzak. Besteak beste, Donostian, 14 lagun. Horik guztiei, ertzainei gauzak jaurtitzea eta agenteei aurre egitea egozten diete.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!