'Express' zirku ikuskizuna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 28a, 00:00

Udako programazioaren barruan, zirku ikuskizuna izango da gaur, Atsegindegin, arratsaldeko 20:00etan hasita. Denetarik ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek: besteak beste, akrobaziak, barra estatikoa, kulunka, eta beste asko. Emanaldiaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa da gonbidapena izatea. Dena den, agortu egin direla jakinarazi zuten antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!