Puzgarriak, marrazki-lehiaketa, txistulariak, bingoa, magia eta beste asko atzo, Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 28a, 00:00

Txapeteri omenaldia egin zioten auzotarrek, atzo goizean.

Festak urteroko moduan ospatu ez baziren ere, zeregina izan zuten atzo goizean eta arratsaldean.

Aurtengo jaiak ez dira betikoak izango. Izan ere, ezinezkoa izan da urteroko ekintzak antolatzea. Hala ere, auzotar guztientzat jarduera ugari prestatu dituzte bi egunetarako. Atzo eman zioten hasiera egitarauari, goizeko 10:00etan, marrazki lehiaketarekin. Eta erritmoa hartuta, goizean, eguerdian zein arratsaldean ondo pasatzeko eta entretenitzeko aukera izan zuten Portukoek. Denetarik izan zuten: haurrentzako jolasak, loreontzi lehiaketa, puzgarriak, sardina jatea, bingo solidarioa edota magia ikuskizuna.

Gaurkoan, tiro karabinak irekiko du egitaraua, goizeko 11:00etan. Ondoren, zinta karrera, eskulanak, pailazoak, musika eta beste asko izango dira, egun osoan zehar.

 

Haur jolasak izan ziren arratsaldean.

 

Txistulariek hasiera eman zien jaiei, atzo eguerdian.

 

Puzgarrietan ederki gozatu zuten txikienek, goizean zein arratsaldean.

 

Gaztetxoen koadrila atzo goizean, Portuko eszenatoki gainean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!