Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du Paralinpiar Jokoetan

inigo 2021ko abu. 27a, 11:19

100 bizkar proban lortu du hernaniar batek Jokoetan bere historian lortzen duen lehenengo domina.

Iñigo Llopis hernaniarrak zilarrezko domina lortu du Tokyoko Joku Paraolinpikoetan. 100 bizkar proban lortu du domina S8 mailan erlojua 1:06.82an gelditu eta gero. 

Txapeldun paralinpiarra Robert Griswold estatubatuarra izan da (1: 02.55) eta brontzezkoa Liu Fengqi txinatarrak irabazi du.

Llopisek historia egin du hernaniko kirolarentzat. Donostian bizi eta guraso hernaniarrak dituen kirolariak hernaniar batek Jokoetan inoiz lortzen duen lehenengo domina eskuratu du.

Gainera, oraindik ere aukera gehiago izango ditu dominak lortzeko 400 libreetan eta taldekako erreleboetan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!