Irailaren 6an eta 7an hasiko dira atiletismoko entrenamenduak

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 27a, 00:00

Abuztua amaitzearekin batera, berehala hasiko dituzte entrenamenduak atletismoko sailekoek. Irailaren 6an, infantilak itzuliko dira pistara; eta egun bat beranduago, irailaren 7an, benjaminek eta alebinek ekingo diete denboraldiko entrenamenduei. Talde bakoitzak bere egutegia eta ordutegia izango ditu: infantilek astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan entrenatuko dute, 17:45etik 19:00etara; benjaminek eta alebinek, aldiz, asteartetan eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!