Gitarra ikastarorako matrikulazioa, irailean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 27a, 00:00

9 urtetik gorako herritarrentzat izango da. Irailaren 8tik 14ra iazko ikasleek eta besteek, irailaren 15etik 22ra bitartean. 

Kantuz musika eskolak datorren ikasturterako ikastaroen berri eman du. Gitarra ikasteko interesa duten herritarrek eta    instrumentu hau jotzen jarraitu nahi dutenek, irailean izango dute aukera ikastaroan izena emateko.

9 urtetik aurrerako gazteentzat eta helduentzat zuzendutako ikastaroa da. Astean behin izango dira eskolak, eta saioak ordubetez luzatuko dira urritik ekainera bitartean (biak barne), arratsaldez.

Izenematea irailean, iazko ikasleek eta ikasle berriek

Izena emateko datak ezberdinak dira iazko ikasleentzat eta aurten hasiko direnentzat. Irailaren 8tik 22rako tartea izango dute iazkoek, eta irailaren 15etik 22ra, aldiz, ikasle berriek. Horretarako, Udaletxeko Harrera Zerbitzura bertaratu beharko dute, aldez aurretik hitzordua eskatuta 943 33 70 00 telefono zenbakian.

Bestalde, matrikulazio prezioa Hernanin erroldatutakoentzat 239,67 euro da eta erroldatuta ez daudenentzat, berriz, 290,67 euro. Horrekin batera, familiaren diru-sarreren arabera, deskontua lor daitekeela aurreratu dute. Horren gaineko informazioa lortzeko, Udaleko Hezkuntza Sailera deitu behar da, telefono zenbaki honetara:  943 33 70 41.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!