Serigrafia tailerra, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 27a, 00:00

EreƱotzuarrek uztailean egindako serigrafiak.

Data zehazteko dago oraindik, baina Hamarratz proiektuaren saioa izango da Txantxillan. 

Joan den uztailean, Uxue Bereziartua artista hernaniarraren eskutik, martxan jarri zen Hamarratz serigrafia proiektu herrikoia. Helburua da auzokideekin sorkuntza saioak egitea, eta ilustrazio bat sortzea kamisetetara eramateko. Orain arte Zikuñagan eta Ereñotzun egin dituzte saioak; eta, aste honetan, Biterin izan dute horretarako aukera. Datorren astean, atzeratutako beste saio bat izango da Txantxillan. Horrekin, amaitutzat emango dute proiektuko lehen fasea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!