Mulisko Gaineko multzo megalitikora irteera, Zilegimendietan barrena

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 27a, 00:00
Mulisko Gaineko multzo megalitikoa.

Besabitik abiatuko dira 10:00etan eta lau orduko ibilaldia izango da. Zabalik dago izena emateko epea.  

Gipuzkoako Parketxeak irteera antolatu du biharko, Mulisko Gaineko multzo megalitikoetara. Luis Mari Zalduak gidatuko du ibilaldia, euskeraz, eta berak emango ditu azalpen guztiak. Besteak beste, dolmenak, cromlechak, zilegimendiak, saroiak, zuhaitz pelatuak eta bestelako lekuetan izenak jakinaraziko dizkie Zalduak bertaratzen diren guztiei. 

Jardueraren prezioa 5 eurokoa izango da interesa dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, hauxe dute bidea: 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefono zenbakietara deituta; arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita; edo, bestela, www.gipuzkoanatura.eus irteerako estekan datuak beteta.  Antolatzaileek aurreratu dute ibilbidea erraza izango dela, «edonork egiteko modukoa», eta 4 bat ordu iraungo dituela. Goizeko 10:00etan ekingo diote bideari Besabitik, eta bukaera puntua ere Besabin, eguerdiko 14:00etan, gutxi gorabehera. Gainera, bidean, paraje ederra topatuko dute mendizaleek.

Hain justu, itsasoa eta Beterriko zati haundi bat ikusten da iblbideko hainbat puntutatik. Eta, jakina, Mulisko Gainerako bidean ikusiko dute Pozontarriko lepua izeneko dolmen ospetsua.      Eta helmugan, multzo megalitikoan, ezagutu ahal izango dituzte zutarri sendo bat, zista bikoitza, hiru cromlech eta beste hainbat arkeologia ondare. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!