Gaurtik bihar arte aspertzeko tarterik ez dute izango Portuko auzotarrek, festetarako antolatutako ekintzekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 27a, 00:00

2019ko Portuko Jaiak: haur jolasetan ederki pasa zuten auzoko txikiek.

Gaur emango zaie hasiera udari amaiera ematen dioten festei: Portuko Jaiak. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekintzak, eta bihar arte jarraipena izango dute. Edukiera mugatua duten ekintza guztietarako tiketak jada agortuta daude.  

Abuztua amaitzera doa, eta horrekin batera udari agur esateko garaia heldu da, eta nola hobeto Portuko Jaietan ospatzea baino. Gaurtik bihar arte, makina bat ekintza antolatu dira Portu auzoan festak ezin hobe igarotzeko.

Gaur goizean, auzoko txikiek hartuko dute estreinakoz lekukoa. Izan ere, urteroko marrazki lehiaketa egingo da, goizeko 10:00etan hasita, auzoko plazan. Jarraian, puzgarriak jarriko dituzte.

Txapeteri lore eskaintza ere egingo diote gaur, goizeko 11:45etan, eta hau amaitu ostean, jaiei hasiera ofiziala emango zaie, herriko txistulariekin.

Arratsaldean berriro ere etxeko txikientzat puzgarriak jarriko dira, 16:00etan hain justu. Ordu bete beranduago haur jolasak egingo dira eta urteroko ohiturari eutsiz, lorontzi lehiaketa ere antolatu da.

19:30ak aldera, mahaietan bilduko dira portuko auzotarrak, sardina jatea ospatuz. Gau aldera bingo solidarioan parte hartzeko aukera egongo da, eta gaurko azken emanaldia, Andoni Magoarena izango da, 22:00etan hasita, auzoko plazan. Azken hiru ekintzetarako tiketak amaituta daude jadanik.

 

Bihar, jaien amaiera

Ostirala alde batera utzita, bihar Portuko Jaiek jarraipena izango dute goizetik hasita. Izan ere, tiro karabina antolatu dute goizeko 11:00etan. Ordu eta erdi beranduago, zinta karrera egingo da, eta arratsalderako tailer bat prestatu dute auzotarrek, bertaratzen direnentzat.

Arratsaldeko 18:00etan, sudur gorria duten pailazo barregarriez gozatzeko aukera izango dute haurrek. Jarraian, toka eta bote txapelketa ere antolatu da. Gaueko 21:00etan berriz, musikaz gozatzeko parada ere izango dute auzoko helduek. Eta azkenik, gaueko 23:00etan, festei amaiera emango zaie. 

 

GAUR

-10:00  Marrazki lehiaketa 

-11:00 Puzgarriak 

-11:30 Txapeteri lore eskaintza

-12:00 Jaien hasiera txitulariekin

-16:00 Puzgarriak

-17:00 Haur jolasak

-18:00 Lorontzi lehiaketa

-19:30 Sardin jatea (edukiera mugatua)

-21:00 Bingo solidarioa (edukiera mugatua)

-22:00 Andoni magoa  (edukiera mugatua)

 

BIHAR

-11:00 Tiro karabina

-12:30 Zinta karrera

-16:00 Eskulan tailerra (edukiera mugatua)

-18:00 Pailazoak (edukiera mugatuarekin)

-18:30 'Toka eta bote' txapelketa

-21:00 Musika: Arbasoak (edukiera mugatuarekin)

-23:00 Jaien bukaera

 

OHARRA: edukiera mugatua duten ekitaldien tiketak agortuta daude jadanik.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!