5 egunetako arraun ikastaroa, dohainik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 26a, 00:00

Arraunlari hernaniarrak Oria ibaiaren jaitsieran, 2020an.

Arraun Elkarteak bost egunetako ikastaroa antolatu du 11 urtetik gorako gazteentzat. Datorren astean izango da, abuztuaren 30etik irailaren 3ra, hain justu. Bi orduko saioak egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. Ikastaroa dohainik izango da, eta interesa dutenek, dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, Arraun Elkarteko helbidera mezua bidali behar da: hernani.arrauna@gmail.com. Helbide horretan emango dituzte ikastaroko argibide guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!