Bi aste barru hasiko dituzte entrenamenduak, atletismokoek

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 25a, 00:00

Adarraga memoriala atletismoko pistan, 2020 urtean.

Irailaren 6an ekingo diote infantilek eta irailaren 7an, berriz, benjaminek eta alebinek.

Pixkanaka-pixkanaka, abuztua amaitzearekin batera, herriko kirol taldeak entrenatzen hasi dira. Azkarrenak futbolariak izan dira, duela bi aste inguru hasi baitzuten aurredenboraldia zenbait taldek. Atletismoko sailekoek, berriz, datorren astean ekingo diete entrenamenduei. Infantilek, 12 eta 14 urte artekoek, irailaren 6an dute hasiera data. Benjaminek (8 eta 10 urte artekoek) eta alebinek (10 eta 12 urte artekoek), aldiz, egun bat beranduago hasiko dituzte entrenamenduak, irailaren 7an.

 

Talde bakoitzak bere ordutegia

Dagoeneko zehaztu dituzte talde bakoitzaren aurtengo ordutegiak. Txikienen kasuan, benjaminek eta alebinek arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara entrenatuko dute. Ordubeteko saioak izango dira, astean bitan, asteartetan eta ostegunetan.     

Infantilek hiru entrenamendu egingo dituzte, bakoitza ordu eta laurdenekoa. Saioak astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 17:45etatik 19:00etara bitartean.

Bestalde, atletismoko sailekoek helarazi dute informazio gehiago nahi dutenek atletismohernani@telefonica.eus helbidera idatzi dezaketela, eta bertan argituko dituztela zalantza guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!