Markel Oiarzabal hernaniarraren 'amaia' gidoi-liburua salgai, Plazako estankoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 24a, 00:00

Markel Oiarzabalek amaia gidoi-liburua kaleratu zuen joan den uztailean, eta salgai dago 10 euroan, Plazako estankoan. Horrez gain, Amazon plataformaren bidez ere eskura daiteke Markelen lana. Testuan, egunerokotasuneko hartu-emanak islatu dituela kontatu zion Kronikari. Gainera, liburu formatuan argitaratu den arren, telesail baten gidoia da eta bost kapitulu ditu. Izan ere, hori zen, hasieran, hernaniarraren asmoa. Hori horrela, salmentan lortutako diruarekin, Markelen helburua da amaia telesaila grabatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!