'Altxa Txapela' saioko irabazlea, OnEin kontserbetako mermelada

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 24a, 00:00

Aitziber Errazkin OnEin kontserbetako ordezkaria, 'Altxa Txapela' saioan.

Eitb-ko telebista saioan, ohorezko txapela Martindegira eraman zuen Aitziber Errazkinek.

Herenegun, Altxa Txapela telebista saioan, mermeladak izan ziren protagonistak. Joseba Arguiñanok lau mermelada ekoizle hartu zituen merkatuan, eta horietako bat izan zen OnEin kotserbetako Begoñarena. Saioan, ordea, bere alabak ordezkatu zuen, Aitziber Errazkinek. Guztien artean, Martindegikoa  izendatu zuten mermelada onena.

«Nire ustean, produktuan arriskatu duenak ibili dira hobekien», aipatu zuen Arguiñanok. «Alde batetik, zure kalabazinarena eta limoairena mundiala izan da», esan zion Jon Lezama Laneko Koopeko ordezkariari. «Baina horren parekoa, zure laranja eta jengibreduna izan da», jarraitu zuen aurkezleak, Aitziberri zuzenduta. «Behin hori esanda, gaurko Altxa Txapela saioko irabazlea OnEin kontserbetako mermelada da. Zorionak, Aitziber!».

 

Artisauei keinua, Aitziberrek

Martindegikoa eskertuta agertu zen ohorezko txapela janztean. «Eskerrik asko guztiagatik, oso harro sentitzen naiz, Txapela ez da nirea, nirea amarena da; hau berarengatik egin dut. Gainera, bere produktua hemen babestu izanak poztasun haundia ematen dit. Hala ere, esandakoa, hemen denak gara irabazleak. Denak gara artisauak, milesker guztioi!», esan zuen Aitziberrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!