Hamarratz tailerra, bihar eta etzi Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 23a, 00:00

Uxue Bereziartua 'Berexiart' artista hernaniarra, estudioan.

Serigrafia tailerretan parte hartzeko aurrez izena eman beha da: berexi.art@gmail.com 

Bihar eta etzi, Hamarratz tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko zaie herritarrei, beti aldez aurretik izena ematen bada. 

Diseinu bat egin eta kamisetak serigrafiatuko direla aipatu du Uxue Bereziartua artista ilustratzaileak. Goizeko 11:00etatik 12:30ak arte izango dira tailerrak Biterin, eta 6 urtetik gorakoentzat zuzenduta daude. 

Aurreko saioetan egindako kamisetak herritik zabalduko ditu Uxuek, eta etxeetara bidaliko dira, zoriz; «hernaniar ezberdinei auzo ezberdinetako kamisetak iritsiko zaizkie».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!