'Express' zirkuak hartuko du Atsegindegi, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 23a, 00:00

Umorea eta zirkua uztartuz, ezusteko ugari eskainiko dira larunbat honetan.

Sarrerak jada agortuta daude, eta antolatzaileek azaldu dute segurtasun neurri guztiak mantenduko direla. 

Larunbat honetan, Express zirkuaren bisita izango dute herritarrek. Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari eta Atsegindegin izango da.
Express mezularitza enpresan paketeak gora eta behera doaz, oreka eta malabareen artean. Umorea eta zirkuarekin batera, ezusteko ugari eskainiko dituzte oholtza ginean dauden bitartean. 

Erabiliko diren segurtasun neurriak 
Emanaldi honetan eserita egon beharko da, eta eserlekuen artean dagoen distantzia errespetatu behar dela era jakinarazi dute antolatzaileek; «herritarren segurtasuna bermatze aldera». Horrez gain, emanaldi guztian zehar maskararen erabilpena derrigorrezkoa da, eta sartu eta ateratzean, gel hidroalkoholikoa emateko aukera ere egongo da. 

Pasa den egunetan aipatu moduan, Express zirkuko sarrerak jadanik pasa den astean agortu ziren.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!