Lider jarri zen Urriza banakako txapelketan, zortzi punturekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 23a, 00:00

Urriza ezkerrean eta Barrenetxea IV eskuinean, pelotaren zain.

Barrenetxea IV.ari 30-22 gailendu zaio banakako txapelketan, eta honekin aurrerapauso haundi bat eman du Urrizak final berri bat jokatzeko. 

Erremonteko Buruz Buruko Txapelketako final berri batetik oso gertu dago Urriza. Izan ere, finalerdietako ligaxkako laugarren partidan Barrenetxea IV.ari 30-22 irabazi dio. Iruñekoa sailkapeneko liderra da orain zortzi punturekin, Ansa eta Barrenetxea lau punturekin berdinduta daude eta Juaneneak berriz hiru puntu ditu.

Larunbateko partiduan, Urrizak bere esperientzia erakutsi zuen berriro ere, 19-18ra arte iraun zuen Barrenetxeari gailentzeko. 
Irteeratik jarri zen aurretik Urriza 4-0 eta ez zuen inoiz burua galdu. Lau tantoko aldea izan zuen, baina Barrenetxeak bat egin zuen 13-12 eta 19-18. Bietan berdintzeko aukera izan zuen, baina aukera horrek ihes egin zion eta Urrizak 24-18 eta 27-21 egin zuen. Ez zen beste aukerarik izan. 

Urrizak asko exigitzen du eta horrek aurkaria nekatzea dakar. Barrenetxea ez zen lehen egunean bezain fin aritu sakearekin. Horrez gain, piloteoan 21 tanto egin zituen aurkari batek gainditu zuen. Barrenetxeak 13 egin zituen. Sakearekin bost egin zituen hernaniarrak, baina ez ziren nahikoak izan. 

Gainerako partiduak 
Gainontzeko partiduak honakoak izan ziren: Segurola eta Murgiondok, Goikoetxea V-Labakaren aurka irabazi zuten, 40 eta 39. Azkenik, Urrutia II eta Zubirik, Loitegi eta Martiarenaren aurka galdu zuten, 31 eta 40.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!