'Onin' diskoko doinuek girotuko dute herria

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 21a, 00:00

Gaur arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera kontzertuari eta  Atsegindegin izango da.

Udako programazioarekin jarraitzen du Hernanik, eta gaurkoan Ainara Ortega izango da eguneko protagonista nagusia. Izan ere, bere azken lana aurkeztuko die herritarrei, Atsegindegin arratsaldeko 20:00etan hasita. Kontzertuko antolatzaileek azaldu dute jada sarrerak agortu direla.

 

«Emanaldi goxoa gaurkoa»

Ainara Ortegak dio, gaurko emanaldia «goxoa» izango dela; nire herrian abestuko dut eta horrek beti egiten dit ilusio berezi bat egia esan».

 

«Barru-barrutik ateratako abestiak»

Ainarak, barru-barrutik ateratako kantuak aurkeztuko ditu. Gainera, bigarren disko hau plazaratzeko, Lesakako Onin ibaia jarri zuen erdigunean; eta bere bikotekidea zenari eskaini zion lana, Lander Arriola lesakarrari, Incansables Txarangako tronboijoleari. Hain justu, Lander zendu eta handik gutxira idatzi zituen diskoko abesti guztiak.

Beraz gogoratu gaur arratsaldeko 20:00etan, herritarrek zita dutela Ainara Ortega musikariarekin; «Onin diska berriko abestiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek». Horrez gain, momentuko segurtasun neurri guztiak beteko direla ere aipatu dute antolatzaileek,  eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela ere jakinarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!