Europako 30 bat herrialde bisitatzea da Zapatisten asmoa eta gaur goizean Hernanin izango dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 21a, 00:00

Zapatistak uztailean heltzekoak ziren, baina ezin izan dute Europan sartu aurreikusita zuten moduan. Hori horrela, iritsiera irailera arte luzatu da.

Zapatistek Gipuzkoako zenbait herrietara egingo dituzten bisitaldiak koordinatzeko, Hernanin elkartzera deitu dute gaurkoan. Goizeko 11:00etan Goiz Eguzkin. Aurreko asteetan bisitaldia antolatzen ari diren herriko taldeak bildu ziren eta bertan, ordezkari zapatisten egonaldia beste egun batez luzatzeko, Potemkin taldearen proposamena onartu ondoren, larunbateko bilera aurkeztea erabaki zen. Hori horrela, bisitaldia bi egunekoa izatea proposatu zuten taldeek Gipuzkoako koordinazio batzarrean.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, gaurko batzarra aprobetxatu nahi dute Gipuzkoan zapatistek duten babesa iruditan  hartzeko eta irudi horiek erakusteko. «Argazki saio honetan ere parte hartzera animatu nahi dugu jendea» azaldu dute Gipuzkoako koordinakundekoek.

 

30 herrialde bisitatuz

«Bizitzaren aldeko» bira honetan Zapatisten asmoa da Europako 30 herrialde bisitatzea, eta horien artean Euskal Herria dago; «hegoaldeko lau lurraldeak eta iparraldea barne». Antolatzaileek luzatutako gonbidapenetan, herrietatik egin zaizkien proposamenekin batera, bertan ostatua hartzeko aukera ere eskaini zaie; «hego Euskal Herrian oraingoz, Gasteizen eta Artean, 80 lagunentzako egonlekua dago». Lurralde bakoitzeko bost edo sei ordezkari etortzea ere aurreikusi dute antolatzaileek: «guztira 25 edo 30 bat lagun Euskal Herri osorako», hain justu.

Zapatistak uztailean heltzekoak ziren, baina ezin izan dute Europan sartu aurreikusita zuten moduan eta horregatik iritsiera irailera arte luzatu dute. Ordezkaritza osatuko duten 160 lagunetik %80 emakumeak direla ohartarazi dute. Beraz gogoratu gaur goizeko 11:00etan, Goiz Eguzkin egingo dela Zapatisten

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!