Juanenea garaile ostegunean, Ansa IIaren aurka jokatutako ligaxkako hirugarren partiduan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 21a, 00:00

Juananea izan zen garailea ostegunean Galarretan, Ansa IIari 30-27 irabazita. Argakia: Maialen Andres.

Murgiondo hernaniarrak eta Goikoetxea V-ak ere garaipena lortu zuten, Urrutia II eta Martiarenaren aurka jokatutako partiduan;  40-38 emaitzarekin amaitu zuten.

Helburuak bete ditu Juaneneak, izan ere, irabazi egin behar zuen Banakako Txapelketa Kutxabank Sari Nagusiko finalerdietako ligaxkan txanda pasatzeko. 30-27 irabazi zuen Ansa II.aren aurka ligaxkako hirugarren partidan eta, beraz, hiru puntu ditu sailkapenean. Hori bai, laugarren postuan jarraitzen du Ansa IIak sailkapenean lau puntu gehiago lortu ostean. Urrizak eta Barrenetxeak lau puntu dituzte partida batean lortuak.

Juanenea eta Ansaren arteko norgehiagokak alternatibak izan zituen, baina Juaneneak eraman zuen ekimena. Ansa II.ak huts egin zuen sakean, lau sake falta izan ziren. Saldiaseko aurrelariak kontzentratuago jokatu zuen eta une bakoitzean zer egiten zuen kontrolpean zeukan. Partiduan zehar Ansa nagusi izan zen piloteoan, baina denborak aurrera egin ahala Juaneneak ere egoera horri buelta ematen jakin zuen, eta borrokan amaitu ere. Sakea izan zen onena hasieratik bukaerara arte. Juananeak ez zuen ia hutsunerik izan eta garaipena lortzeko balio izan ziola argi gelditu zen.

Aurrelari nafarra hobeto sartu zen partidan eta bost tantoko errenta hartu zuen, 8-3 eta 9-4. Ansari kosta egin zitzaion, baina urduritasuna epeldu zuenean bederatzira berdindu zuten partida. Bigarren hamar minutuetan ez zen nagusirik izan. Berdinduta joan ziren eta Ansa 14-15 eta 14-16 aurretik jarri zen. Bigarren berdinketa 17 berdinetan iritsi zen. Bazirudien Ansak pultsua hartu ziola partidari, baina orduan huts egin zien gainerakoei, eta 17nako berdinketatik 27-21 gainditu zuen Juanenea.

Puntuak ezinbestekoak izan zitezkeen eta amaierara arte borrokan jarraitu beharra zegoen. Ansak bazekien puntu bat edo bi lortzea garrantzitsua zela eta borrokan jarraitu zuen. Horrek partidan sartzea ahalbidetuta 27-25 eta 29-27 hurbildu zen, baina erreakzioa ez zen nahikoa izan. Azken tantoa Ansaren partidaren laburpena izan zen eta falta bikoitza egin zuen 30-27rako.

Murgiondo hernaniarrak ere jokatu zuen ostegunean partidua, Goikoetxea Varekin. Urrutia II-Martirena izan zituzten aurkari. 40-38 irabazi zuten Murgiondo eta Goikoetxea V-ak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!