Bihar, Kantuban taldea ETB1en ikusteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 20a, 00:00

Idoia Ansorena eta Leire Goñi Kantubaneko kideak, Donostian.

Aste Nagusiko txistulari alardean hartu zuten parte Kantuban taldekoek. 

Donostiako Udalaren Txistulari taldeak, Hernaniko Kantuban taldea gonbidatu zuen Aste Nagusiko txisularien alardean parte hartzeko. Kantuban taldekoak eskertuta daude gonbiteagatik eta bizitako esperientzia ederragatik; «eskerrik asko aurten ere Aste Nagusiko txistulari alardean kantatzeko gonbidapena luzatzeagatik. Zailtasunen gainetik, kantatzen segi dezagun!». Zuzenean ikusteko aukera izan ez zutenentzat, bihar ETB1en emitituko dute ekitaldia Kantubanekin eta parte hartu zuten guztiekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!