Kontrakantxak antolatuta, piraguarekin irteera ibaian barrena; eta, jarraian, bertso doinuekin bazkari goxoa gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 20a, 00:00

Gaztetxean bazkaria duela bi urte, 2019an.

Piragua irteeran parte hartu nahi izanez gero sarrerak 10 euro balio du, eta bazkarirako ere berdin. Bi ekintzetara joan nahi duenak, berriz, 15 euro ordaindu beharko du. Sarrerak oraindik eskuragai daude.

Udako egutegia sortu zuen Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxeak, gazteekin irteerak eta ekintzak egiteko asmotan. Hori horrela, gaur piraguismo irteera egingo da. Goizeko 10:30etan jarri dute zita, Atsegindegin. Kaxkardirekin egingo da irteera, eta bertan parte hartu nahi izanez gero, 10 euro ordaindu beharko dira.

Eguerdirako, bertsoen doinuekin ederki bazkaltzeko aukera izango dute herriko gazteek. Izan ere, bertso bazkari bat antolatu da gaztetxean. Bertsotan izango dira Eñaut Martikorena, Iker Ormazabal eta Ekain Tolaretxipi. Bertaratzeko gogoa izanez gero, 10 euro ordaindu beharko dira.

Horrez gain, bi ekintzetara joaten direnek, 15 euro ordaindu beharko dutela azaldu dute antolatzaileek.

Parte hartzeko interesa dutenek, Kontrakantxako sare sozial bidez eman beharko dute izena aldez aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!