Ainara Ortegaren kontzertuko sarrerak, agortuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 19a, 00:00

Jada agortu dira Ainara Ortegak etzi eskainiko duen kontzerturako sarrerak. Atsegindegin izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta Ainarak, bere azken disko berria aurkeztuko du: Onin. Lan berri honetan, hernaniarrak barru-barrutik ateratako kantuak aurkeztuko ditu. Horrez gain, datorren asteburuan eskainiko den Express zirku emanaldiko sarrerak ere amaitu direla jakinarazi dute antolatzaileek. Abuztuaren 28an izango da, arratsaldeko 20:00etan, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!