Kamisetak serigrafiatzeko aukera herritarrek, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 18a, 00:00

Abuztuaren 24 eta 26an egingo dira Hamarratz serigrafia prozesuaren azken bi tailerrak.

Abuztuaren 24 eta 26an, goizeko 11:00etatik 12:30etara bitartean, Hamarratz serigrafia prozesu herrikoiaren azken bi tailerrak egingo dira.

Uxue Bereziartua hernaniar artistak, 2020 Arte Sorkuntzarako beka jaso zuen, Hamarratz serigrafia proiektu herrikoiarekin. Fase ezberdinetan eramango du aurrera eskuartean duen beka hau, eta lehen fasean, sorkuntza prozesuan oinarritu da, auzoetan tailerrak eginez.

Udako azken hilabetean sartuta gaude, eta tailerrei amaiera emango die Uxuek. Hori horrela azken bi saio antolatu ditu. Lehena abuztuaren 24ean izango da, eta bigarrena 26an, biak datorren astean. Goizeko 11:00etan hasiko dira tailerrak, eta 12:30ak arte iraungo dute, gutxi gorabehera.

Serigrafia ikasi nahi izanez gero, edo besterik gabe tailerretan parte hartu nahi bada, aldez aurretik izena eman behar da, eta horretarako berexi.art@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Beste alde batetik, Uxue Bereziartua artista hernaniarrak, jakinarazi du, aurreko saioetan egindako diseinuekin kamisetak egiten dabiltzala: «hori kontutan izanik, herritik zabalduko ditugu datozen egunetan».

Etxeetara kamiseta hauek bidaliko dira, «zoriz», beraz hernaniar ezberdinei auzo ezberdinetako kamisetak sorpresaz helduko zaizkiela ziurtatu du artista ilustratzaileak.

Hori horrela, herritarrak animatu nahi ditu proiektu honetan parte hartzera eta honakoa azaldu du; «kamisetak erabiltzera animatu nahiko nituzke herritarrak, mimo haundiz sortu baititugu eta».

 

Datorren astean egingo dira, serigrafiari buruzko azken tailerrak

Aipatu moduan, Hamarratz izeneko serigrafia prozesuaren azken bi tailerrak datorren astean eskainiko dira. Bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, eta ilustratzaile hernaniarrak argi utzi du 6 urtetik gorakoentzat dela.

Abuztuaren 24ean izango da lehen tailerra eta 26an bigarrena, goizeko 11:00etan hasita, Biterin. Saio hauetan, diseinu bat egin eta kamisetak serigrafiatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!