Piragua eta bazkaria, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 18a, 00:00

Etzirako, bi ekintza antolatu ditu Kontrakantxak. Lehena piragua irteera izango da, Kaxkardirekin. Goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua Atsegindegin, eta euria eginez gero plana aldatuko dela ere jakinarazi dute. Eguerdirako berriz bertso bazkaria antolatu da. Ekintza bakoitzerako zein bietarako sarrerak erosteko aukera dago, sare sozial bitartez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!