Loraldia izeneko erakusketa, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2021eko abuztuaren 16a

Kronikan behin baina gehiagotan aipatu moduan, abuztuaren 3an hasi zen Hernani Errotzenek antolatutako Loraldia izeneko erakusketa, eta abuztuaren 27ra arte egongo da ikusgai Biterin. Nafar errenazimentua Euskal Herrian gaia lantzen duen erakusketa hau, «berritzaile bezain interesgarria» dela azaldu dute antolatzaileek. Egunero dago aukera bertaratzeko goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!