Irailean, KZguneak hamaika ikastaro

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 17a, 00:00

Makina bat ikastaro antolatu ditu ikasturteari hasiera emateko, KZguneak eta izena emateko aukera ezberdinak daude.  

Bete-beteta dator KZgunearen iraileko egitaraua, izan ere, ikastaro mordoa antolatu dira hilabete osorako. 
Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da eta hainbat modu daude: KZguneko bulegora bertaratuz. Hala ere, une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke. Bulegoko  telefonora  deitzeko aukera ere badago:  943 023 650, eta azkenik webgune bidez ere eman daiteke izena, hala nola,  www.kzgunea.eusen. 
Hernaniko KZgunearen bulegoa, astelehenetik ostiralera dago irekita, goizeko 9:00etatik eguerdiko  13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, hemen kontsultatu daiteke: https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!