Demokrazia komunalari buruzko Nazioarteko kongresua, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 17a, 00:00

Urriaren 14, 15 eta 16an goizetik hasi eta arratsaldera arte iraungo dute kongresuek. Iturolan, Plaza Feministan eta Biterin eskainiko dira. 

Demokrazia komunalari buruzko Nazioarteko Lehen Kongresua Hernanira etorriko da urriaren 14, 15 eta 16an. Donostian egingo da lehena, urriaren 13an. 
Bakea eta Duintasunaren elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Gizarte Zientzietako ikerketa taldeek antolatu dituzte aipatutako kongresu hauek, eta helburua da, «demokrazia komunalaren nozioaren garapen teorikoan laguntzea», hainbat lurralde ta lan-eremutatik datozen esperientzien askotariko azterketa zehatzak eginez. Horrez gain, elkargune eta hausnarketa kolektiborako leku bat sortu nahi dute, «hauek ikustaraztea, indartzea, eta aliantza solidarioak eta elkarri laguntzeko harremanak eraikitzea», besteak beste.

Hainbat lan ildo
Kongresuko gaikako eta laneko hainbat ildoren inguruan antolatuko da, diziplina anitzeko ikuspuntutik ekarpen desberdinak egiteko helburuarekin. Ildo tematiko bakoitzean, demokrazia komunalaren eta herri boterearen azterketa teorikoa, nahiz autoantolaketa eta autokudeaketa komunitarioko esperientzia edo prozesu zehatzak onartuko dira. 

Hainbat ildo tematiko proposatzen dira, hala nola, ekarpen feministak, herri boterea, antagonismoak, bizitza erreproduzitzeko ohiko dena ekoiztea... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!