Momentuko egoerak ahalbidetzen badu, Bakailao Astea egingo da

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 17a, 00:00

Momentuko egoerak ahalbidetzen badu, urriaren 4tik 17ra bitartean egingo da.

Urriaren 4tik 17ra bitartean, IX. Bakailao Astea burutzeko asmoa dago Hernanin, eta parte hartzeko deia luzatu dute. 

Iazko geldialdiaren ondoren eta momentuko egoerak ahalbidetzen badu, urriaren 4tik 17ra,  IX. Bakailao Astea burutzeko asmoa dago herrian, hala ere antolatzaileek argi utzi dute, ohiko ekintza guztiak ez direla antolatuko. 

Hori horrela, ohikoa bihurtu den tabernen arteko bakailao lehiaketa antolatuko dela jakinarazi dute, «beti ere momentuan indarrean dauden neurria guztiak zorrotz beteaz, hau da, aforoa, kontsumoa barruan...» 

Herriko taberna eta jatetxe guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek.

Irailaren 7tik aurrera
Hori kontuan izanik, izena emateko epea irailaren 7an irekiko da, eta hainbat modu daude apuntatzeko; alde batetik, Biterin dagoen turismo informazio puntura bertaratuz, telefono honetara deituta: 943 33 70 28 edo turismoa@hernani.eus helbidera idatzita.  
Berriak elkartera ere deitu daiteke: 943 33 30 49.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!