Piraguan ibiltzeko aukera ostiral honetan, Kaxkardirekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 17a, 00:00

Piraguako irteeraz gain, 14:30etan Bertso bazkaria antolatu da Kontrakantxak. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.  

Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeak udako egitaraua prestatu zuen, eta badoa apurka-apurka aurrera. Ostiral honetarako, piraguismo irteera bat antolatu dute, Kaxkardirekin. 

Goizeko 09:30etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin, bertan denak bildu eta batera joateko.  Horrez gain, urte honetako uda giroa ikusita, euria egiten badu, plan aldaketa egongo dela jakinarazi dute Kontrakantxakoek. 

Bertsoen bueltan, bazkaria 
Piraguako irteera ostean, bertso bazkaria antolatu dute Hernaniko Bertso Eskolako Kideek, Kontrakantxarekin batera. 

Bazkarira bakarrik joateko, sarrerak 10 euro balio du, eta piraguako ekintzan bakarrik parte hartu nahi izanez gero ere, 10 euro ordaindu beharko dira. Hala ere, biak egin nahi badira, 15 euroko prezioan erosi daiteke. 

Piragua irteerara edota bazkarira joan nahi izanez gero, Kontrakantxari idatzi, Sare Sozial bidez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!