Ainara Ortegaren azken kantuak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 17a, 00:00

Ainara Ortega hernaniarrak bere azken diskoaren aurkezpena egingo du larunbat honetan: Onin. Atsegindegin eskainiko da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Aurreko ikuskizunetarako bezalaxe, beharrezkoa da gonbidapenak aldez aurretik lortzea. Eskuragai daude Biterin edota online, www.kultura.hernani.eus webgunean. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute, pertsona bakoitzak, gehienez ere, 4 sarrera har ditzakeela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!